Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren eta Miren Antiaren seme, eta Itsaso Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste).[3] Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.[4][5]
2016an, Donostia izan zenean Europako kultura-hiriburua, dokumental baten protagonista izan zen "Europa Transit" enbaxada ibiltarien proiektuaren barruan, gatazken lekukoak izan diren edo diren europar hirien inguruan. Arzallus harremanetan egon zen exodo txipretarrarekin bizipenak eduki zituzten musikari eta poetekin.[6]
Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.[5] Han lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Itsaso arreba. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.
Amets Arzallus Antia kazetaria da lanbidez eta berak egindako elkarrizketa berezienetakoa, 2017an bere aita Jexux Arzallusi egindakoa izango da. Elkarrizketa hau, Tolosaldeko Atarian[10] argitaratua izan zen eta aitaren jaiotetxean, Goiazko Arre baserrian, egin zion.
↑Abizena Arzallus idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Artzallus onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.