Cry Freedom
Cry Freedom (euskaraz: «Askatasuna Ohiukatu») 1987ko Richard Attenborough ingeles zinema zuzendari eta ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako biografia filma bat da. Apartheiden aurkako Steve Biko hegoafrikar ekintzaileareen bizitzan eta Donald Woods kazetari eta ekintzailearekin zuen adiskidetasuna kontatzen duen Woodsen eleberrian oinarritua dago. Denzel Washington, Kevin Kline, Penelope Wilton eta Kevin McNally aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen, Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (George Fenton eta Jonas Gwangwa) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria(George Fenton eta Jonas Gwangwa), baina ez zuen bat bera ere irabazi ahal izan. BAFTA Sarietarako zazpi izendapen jaso eta bat irabazi zuen, Jatorrizko soinu onenaren BAFTA Saria (Jonathan Bates, Simon Kaye eta Gerry Humphreys). Urrezko Globo Sarietarako ere lau izendapen jaso zituen. 1988ko 38. Berlingo Zinemaldian bi sari irabazi zituen.
Filmaren iragarkian Peter Gabriel ingeles abeslari eta musikariaren Biko abestia erabili zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donald Woods (Kevin Kline) izeneko Hego Afrikako kazetari zuri eta aurrerakoiak herrialdeak bizi duen une ganrrantzitsu hartan Apartheidaren aurkako Steve Biko (Denzel Washington) ekintzaile beltzaren jardueren jarraipen eta berri ematea burutuko du. Donaldek Stephen ezagutu eta elkarren lagun egindo dira, 1977an Biko hegoafrikar poliziaren esku torturatua eta eraila izan zen arte. Bere lagunaren erailketak atsekabeturik, Donaldek munduari haren benetazko bizitza eta erailketaren berri ematea erabakiko du. Ondorioz, Woods nahiz bere familiak trukean oso garesti aterako zaie, maite duten oro lagatzera derrigortuko baidituzte.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Denzel Washington: Steve Biko
- Kevin Kline: Donald Woods
- John Thaw: Jimmy Kruger, Hego Afrikako Justizia ministroa
- Josette Simon: D. Ramphele
- Wabei Siyolwe: Tenjy
- John Matshikiza: Mapetla
- Juanita Waterman: Ntsiki Biko
- Zakes Mokae: Aita Kani
- Nick Tate: Richie
- Evelyn Sithole: erizaina
- Xoliswa Sithole: erizaina
- James Coine: gaztea
Esaldi aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epailea: Zer dela eta zeuren buruei «beltzak» deitzen diezue? Beltzak baino marroiak dirudizue eta.
- Biko: Zer dela eta deitzen diozue zeuren buruei «zuriak»? Zuriak baino larrosak dirudizue eta.
- Biko: Jendearen pentsamoldea aldatu eta ezer ez da berriz berdina izango.
- Anonimoa: Beltzak gorroto zenituen baina koxk egingo zizutelakoan haiengandik ezkutatzen zinen; ez dira mustruoak, gu mustruagoak gara, basapiztien antzera erabiltzen baiditugu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko filmak
- Richard Attenboroughek zuzendutako filmak
- Denzel Washingtonek antzeztutako filmak
- Kevin Klinek antzeztutako filmak
- Kevin McNallyk antzeztutako filmak
- John Thawek antzeztutako filmak
- Ian Richardsonek antzeztutako filmak
- Nick Tatek antzeztutako filmak
- Zakes Mokaek antzeztutako filmak
- Timothy Westek antzeztutako filmak
- Miles Andersonek antzeztutako filmak
- William Morgan Sheppardek antzeztutako filmak
- Alec McCowenek antzeztutako filmak
- John Paulek antzeztutako filmak
- Ian McNeicek antzeztutako filmak
- Julian Gloverrek antzeztutako filmak
- Judy Cornwellek antzeztutako filmak
- William Marlowek antzeztutako filmak
- Richard Attenboroughek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Apartheidari buruzko filmak
- Biografia filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Italiako film dramatikoak
- Hegoafrikako filmak
- Epika filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Afrikaansezko filmak
- Botswanan girotutako filmak
- Xhoserazko filmak
- 1977an girotutako filmak
- Zuluerazko filmak