Edukira joan

Lana (udalerria)

Koordenatuak: 42°42′22″N 2°14′49″W / 42.706111111111°N 2.2469444444444°W / 42.706111111111; -2.2469444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Lanako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lana
AlkateaEduardo Lana Martínez
(AIVL, indep.)
Posta kodea31283
INE kodea31139
Herritarralanar
Geografia
Koordenatuak42°42′22″N 2°14′49″W / 42.706111111111°N 2.2469444444444°W / 42.706111111111; -2.2469444444444
Azalera41,43 km²
Garaiera577 metro
Demografia
Biztanleria156 (2023:  1)
alt_left 71 (%45,5)(2019) (%62,8) 98 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Zahartzea[1]% 25,38
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,29 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 10,80 (2018: %7,04)

Lana[4] ([lana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibar txiki bat da, Lizarrako merinerrikoa.

52,6 kilometro koadrokoa, eta 182 biztanle zituen 2014 eta 166 2017. urteko erroldaren arabera.

Lana ibarra Lokizko mendilerroaren azpian dago.

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana Galbarra kontzejuan, itsas mailatik 550 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu Harana ibarra (Araba) eta Larraona iparraldean; Lokiz mendilerroa ekialdean; Antzin eta Mendaza hegoaldean; eta Zuñiga mendebaldean.

Bost herri dira udalerriko kide: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 1842ko erroldan bakoitza udalerri independente gisa agertzen da baina 1857rako, guztion batzea dela medio, Lana udalerri berriaren datuak plazaratzen dira estreinakoz.

Map
Kanpezuko herriak

Tradizioz nekazaritzara eta abeltzaintzara emana izan da ibar hau. Zuhaiztiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha); hurrengoak larreak (943 ha) eta laborantza lurrak (704 ha) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.

Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.

Lanako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Lanako gaur egungo udaletxea 1982an eraiki zen eta solairu bakarra dauka. Atari txiki bat dauka eta fatxada porlanez eta harriz egina dago. Antzinako udaletxearen egoitza elizaren ondoan egon zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Lanako udaletxeko idazkaria, Piedramillerako, Muesko eta Sorladako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Iturri kalea, z/g

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Lanako alkatea Eduardo Landa Martinez da. 2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente de Lóquiz (AIL) taldearen izenean hautatu zuten; talde horrek udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak lau izan ziren (%3,17). Abstentzioa %32,26ekoa izan zen.

Lanako Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eduardo Lana Martinez (AIL) 56 Bai
Monica Martinez Martinez (AIL) 45 Bai
Miguel Angel Landa Calletano (AIL) 42 Bai
Jose Miguel Lander Sarta (AIL) 40 Bai
Pedro Felix Pierola Garcia (AIVL) 39 Bai

2011n ere Eduardo Landa aukeratu zuten alkate baina kasu honetan Agrupación Independiente del Valle de Lana (AIVL, 4 zinegotzi) taldearekin.

Hauek izan dira Lanako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jose Luis Gil Unamuno[6] 1979 1983 San Saturnino
1983 1987 Agrupacion Electoral Val de Lana[6]
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Eduardo Landa Martinez 2007 2011 Agrupacion Independiente de Loquiz
Eduardo Landa Martinez 2011 2015 Agrupacion Independiente del Valle de Lana
Eduardo Landa Martinez[7] 2015 2019 Independenteak
Jose Javier Galdeano Asarta[7] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente San Anton[8]

Jurramendi Mankomunitateko eta Lokizko Donibane Mendizerrako Juntako kidea da Lana.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Lana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,56k zekien euskaraz hitz egiten.

Montxo Armendariz zinema zuzendariak, 1982an, ikazkinen bizimodua kontatzen duen Tasio filma egin zuen. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsonaren bizitzan oinarriturik dago.

Lanar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. a b «LANA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  8. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa