Edukira joan

W. Somerset Maugham

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Somerset Maugham» orritik birbideratua)
W. Somerset Maugham

Bizitza
JaiotzaParis1874ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaNiza1965eko abenduaren 16a (91 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaRobert Ormond Maugham
AmaEdith Mary Snell
Ezkontidea(k)Syrie Barnardo  (1917ko maiatza -  1929)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondresko King's College
Heidelbergeko Unibertsitatea
St Thomas's Hospital Medical School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, eleberrigilea, mediku idazlea, gidoilaria, prosalaria, literatura-kritikaria, army scout (en) Itzuli, idazlea eta medikua
Enplegatzailea(k)Secret Inteligence Service
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0560857 Allocine: 84343 Allmovie: p184385 IBDB: 8707
Musicbrainz: e16861d2-523d-401d-9819-a2237932a065 Discogs: 2074360 Find a Grave: 6165895 Edit the value on Wikidata

William Somerset Maugham (Paris, 1874ko urtarrilaren 25aNiza, 1965eko abenduaren 16a) ingelesezko idazlea izan zen, antzerkia, eleberria eta ipuin laburra jorratu zituena. Bere garaian idazlerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1930eko hamarkadan gehien kobratzen zutenetakoa.

Frantzian jaioa, frantsesez hezi zen, baina gurasoen heriotzaren ondoren, Whitstablera (Ingalaterra) joan zen. Heidelbergen literatura eta filosofia eta Londresen medikuntza ikasi zituen.

Idazle aberats eta arrakastatsua izan zen: Hogei eleberri, hogei antzerki obra baino gehiago eta ehun ipuin motz inguru idatzi zituen.[1]

William Somerset Maughamen aita, Robert Ormond Maugham, abokatu oparoa izan zen. Britainia handiko enbaxadaren arazo juridikoak kudeatzen zituen. Bizirik iraun zuen bere seme zaharrenak, Charles, eginkizun horretan txandakatu zuen. Williamen aitona, Robert Maugham, abokatu oparoa eta “Law Society of England and Wales”en sortzaileetako bat izan zen. Idazlearen ama, Edith Mary Snell, William 8 urte zituenean hil zen tuberkulosiak jota. Idazlearentzat bere amaren heriotza kolpe handia izan zen. Bere aita bi urte geroago hil zen, minbiziak jota. Beraz, 10 urterekin William bere osabarekin Ingalaterra bizitzera joan behar izan zen. Bere osaba Whitstableko(Kent) bikarioa zen. Ingalaterrako probintziako herri horretan, bere osabaren hoztasuna, zorroztasuna eta debekuak pairatu behar izan zituen. Canterburyko King´s School barnetegian ikasi zuen.[2]

Eskola amaituta, Londresko S. Thomas´s  ospitalean medikuntza ikasi zuen baina bere hasierako eleberrien arrakasta, “Liza of Lambeth”(1897) eta “Mrs. Craddock”(1902) bere narratzaile bokazioa ezagutarazi zioten.[1]

Lehen Mundu gerran Britania handiko zerbitzu sekretuan lan egin zuen eta bere esperientziak 1920ko hamarkadan argitaratutako ipuinetan erabili zituen. Homosexuala izanda ere Syrie Wellcome diseinatzailearekin ezkondu zen 1917 urtean eta alaba bat izan zuen, Liza. Senar-emaztea hamabi urte egon ziren elkarrekin, baina Maugharen bikote printzipala Gerald Haxton gazte Estatubatuarra izan zen. Elkarrekin bidai ugari egin zituzten Asiara, Hegoaldeko itsasora eta beste leku batzuetan. Leku horietan Maughanek bere kontaketetan erabiltzen zuen materiala jasotzen zuen. Frantziako Rivieran elkarrekin bizi izan ziren, non Maughanek xahutze bizitza bat zeraman. Haxton 1944an hil zen, eta hortik aurrera Alan Searle bere idazkari eta laguntzaile bihurtu zen. Maughanek bigarren mundu gerra amaitu eta gutxira eleberriak idazteari utzi zion. Azken urteak zahartasunak atsekabetuta bizi izan zen, eta 91 urteekin hil zen.[3]

Bere estiloa argia, zuzena eta bizia da. Deskribapenak erabateko garrantzia dute. Giza harremanekiko begirada zinikoa eta trufaria du.[4]

Azpimarratu behar da bere ipuinen kalitatea. Bere ipuin gehienak ohiko ipuin baten baino luzaera gehiago dute. Horrek amaiera esanguratsu batera heltzeko gertaeren pixkanakako prestaketa  ahalbidetzen dio. Bere narrazioak irakurtzen direnean nabaritzen da ez duela presarik, sortzen duen giroa arraroa edo naturaz gaindikoa dirudi, nahiz eta bere prosa kronikari objektibo batena izan.[1]

Sortu zituen giroak Joseph Conrad eta R.L. Stevensonenak gogoratzen dute, nahiz eta formalki argitasuna, neutraltasuna eta xumetasun narratiboagatik Guy de Maupassant edota Anton Chejovetik hurbilago egon.[1]

Vicente Molina Foixen aburuz, Maughamentzat ipuina gertaera bakar baten narrazioa zen, gertaera hori materiala edo psikologikoa izanik. Kontaketatik bere amaierarako eta batasun dramatikorako beharrezkoa ez zena ezabatzen zuen. Flaubert eta Maupassanten oinordekoa, bere garaiko modaren kontra zegoen. Chejoven influentzia zela eta, ohitura zegoen ipuinak zentzu dramatiko osoa ematen zion amaiera batekin  ez amaitzeko. Gehiegikeria berbalak saihesten zituen eta kontaketaren garapen logikoan zentratzen zen. Nahiago zuen amaiera puntuarekin amaitzea etenpuntuekin baino. Garrantzitsuena, naturalitate eta argitasun guztiarekin, gertaerak kontatzea zen.[5]

Ibildibea eta Lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo eleberriak, “Liza de Lambeth(1897)”, aldirien bizitzari buruzko azterlan bat, arreta bereganatu zuen. Baina izan zen dramalari egindako lanari esker ospe nazionala lortu zuela. 1908an Londreseko West Endean  berak prestatutako lau obren emankizunak eskaintzen ziren. 1933 urtean bere azken antzerki lana idatzi zuen, bere 32. Antzerki lana hain zuzen ere. Hortik aurrera eleberriak eta ipuinak idaztera dedikatu zen.[3]

“The Circle”(1921) eta “Our Betters”(1923) antzerkirako lanengatik ospea lortu zuen.[4]

Bere eleberrien artean “Mrs Craddock(1902), “Of Human Bondage”(1915), “The Moon and Sixpence”(1919), “The Painted Veil”(1925) eta “The Razor´s Edge”(1944) daude.[4]

“Of Human Bondage”(1915) lanean elementu autobiografikoak erabiltzen ditu bere gazte ikasketa prozesua kontatzeko.“The Moon and Sixpence”(1919)en Paul Gauguin margolariaren bizitza kontatzen du. Hala ere, bere eleberri arrakastatsuena “The Razor´s Edge”(1944) izan zen.[1]Liburu honetan lehenengo mundu gerraz bizirik atera den gizon baten istorioa kontatzen du. Gizonak bere bizitza atzean utziko du munduko hainbat lekutan dirua egiteko asmoarekin. 29ko kraka fortunak eta bizitzak mehatxatuko ditu.[6]

Bere ipuinak “The Casuarina Tree”(1926) edo “The Mixture as Before”(1940) bezalako bildumetan argitaratu ziren. Horietako asko irrati, zinema eta telebistarako egokitu dira.[3]

Bere ipuinen artean azpimarratzekoak dira “The Letter”, “Rain” eta “l P. & O.”, besteak beste.

“The Letter”ek ekialde urrunean zurien artean gertatzen den erailketa bat kontatzen du. Pasioen agerpenagatik bizikidetasun arauen haustura gertatzen da. Ekialde urrunaren girotzea oso erakargarria da eta beste protagonista batean bihurtzen da.[7]

“Rain”en, berriz ere, bizikidetza arauen eta pasio sexualen arteko talka gertatzen da. Macphail doktorearen ikuspuntutik kontatzen da guztia, eta Davidson misiolari intolerantearekin bizitzeak sortzen dion erosotasun eza azaltzen du.[7]

“l P. & O.”k, Hamlyn emakumearen egoera kontatzen du. Bere senarra familiako lagun batekin desleiala izan da, gainera bera baino zaharragoa dena. Ipuinak emakumearen sentimenduak azaleratuko ditu eta emakumearen istorioa bizitzeko geratzen zaion denborari begira amaituko da.[7]

Guzti horrez gain, idazle batzuen bizitza eta lanari buruzko saiakera batzuk  idatzi zituen eta, horrez gain, “A Writer´s Notebook”(1949), non fikzioari buruzko bere teoriak eta bizitzea tokatu zitzaion garaiari buruzko iritziak aditzera eman zituen.[1]


Lan euskaratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f «Biografias y Vidas .com» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  2. (Ingelesez) W. Somerset Maugham. 2024-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  3. a b c (Gaztelaniaz) W. Somerset Maugham. 2024-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  4. a b c langostaliteraria.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Lluvia y otros cuentos» Ediciones Atalanta (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  6. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. (2024-03-27). El filo de la navaja - William Somerset Maugham. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Lluvia y otros cuentos» de Somerset Maugham, una lectura de David Pérez Vega – Festival Eñe. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]