Edukira joan

Jon Abril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Abril

(2019)

Elhuyar Fundazioako zuzendari

2019ko ekainaren 11 -
Leire Cancio Orueta
Bizitza
JaiotzaBera, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar

Inguma: jon-abril-olaetxea Literaturaren Zubitegia: 1089

Jon Abril Olaetxea (Bera, Nafarroa, 1975) kazetaria, bertsolaria, politikaria, idazlea eta dokumentalgilea da. 2019an Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi izendatu zuten.[1]

Kazetari eta kultur dinamizatzaile gisa jardun ondoren, Aralarren politikari hasi zen. Berako alkateordea izan da 2003 eta 2007 urteen artean[2], eta baita 2011 eta 2015 urteen artean ere. 2007-2011 legegintzaldian ere zinegotzi gisa jardun zen.

Aralarreko koordinatzaileordearen kargua hartu zuen 2006ko azaroan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen "Ezkerraberri" Aralarren III. kongresuan zuzendaritzakide hautatua izan eta gero.

Kazetari gisa hainbat hedabidetan jardun izan da, erredaktore eta kolaboratzaile lanetan, besteren artean, Argian, Egunkarian, Xorroxinen, Nabarran, Euskalerria Irratian eta Bortzirietako Ttipi-Ttapa telebistan. Azken honetan ari zela, 2000ko abuztuaren 17an, Audientzia Nazionalaren kanpoaldean akreditazio gabe grabatzeagatik, ETA erakunde armatuarekin kolaboratzeagatik epaitu zuten.[3]

2002an Mariano Izeta elizondoarraren biografia argitaratu zuen Bidegileak sailean (Eusko Jaurlaritza)

2003an Helloak Txinan liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin, Asiako herrialdera egindako bidaiaren kronika.

2016an zerbitzari lanera erbesteraturiko emakumeen lekukotasun eta omenaldi den Neskatoak izeneko dokumentala zuzendu zuen.[4][5][6]

Nafarroako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epaile lanetan jardun da 1995etik gaur egun arte.

Euskokultur Fundazioan ari da, lehenik aholkulari gisa eta gero patronatukide, eta 2019ko ekainean, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi izendatu zuten[1].

2021eko Tene Mujika sariaren bidez, 2022an Isildutako eskuak liburua argitaratu zuen. Bertan gerra osteko emakume langileen kontakizuna egiten da. Hamaika lanbidetan aritutako hamalau emakume dira kontakizuneko protagonistak. Gerraostean emakumeek kanpoan ere lan egin zutela erakusten du liburuak. Liburuaren lehenbiziko zatia 2016ean egindako Neskatoak dokumentalean oinarritutakoa da.[7] Bertan, Pakita Burguete izeneko emakume baten bizipenak kontatzen dira. Beratik (Nafarroa) Donibane Lohizunera (Lapurdi) neskato joan zen. Bertze hamahiru testigantzen artean daude, adibidez, Libe Goñi, Seaskako lehenbiziko irakaslearena edo Milagros Landa, Otsagabian (Nafarroa) unai gisa aritu zen emaztekiarena.[8][9]

Elhuyar Fundazioko zuzendaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019tik Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia Jon Abril.[1]

Elhuyar Fundazioa zientzia eta teknologia gizarteratzen eta euskararen garapena bultzatzen diharduen elkarte aitzindaria da, 1972an jaioa. Oso ezagunak dira Elhuyarrek sortu edo kudeatzen dituen produktu teknologiko batzuk, besteak beste hauek: Elia.eus itzultzaile automatiko neuronala,[10] Elhuyar hiztegia,[11] Aditu.eus hizketa-ezagutza zerbitzua[12][13][14] edo euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai den Mycroft.eus bozgorailua.[15]

Zientzia-dibulgazioan ere lan handia egiten dute: Teknopolis telebista-saioa, Norteko Ferrokarrila irratsaioa eta Elhuyar zientzia eta teknika aldizkaria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Jon Abril izango da Elhuyar fundazioaren zuzendari berria» El Diario Vasco 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. «Â«EB-Aralar koalizioak gehiengo osoak ekiditen lagunduko du»» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. «Jon Abril kazetariak sei hilabeteko zigorra onartu du, espetxea saihesteko.» Berria.eus (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  4. Abril, Jon. (2017-11-17). «"Neskatoak" dokumentala» Argia (Argia.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  5. Abril, Jon. (2016). «neskatoak.eus | neskatoak dokumentalaren webgunea» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  6. Abril, Jon. (2016). Neskatoak dokumentala. vmeo.com.
  7. Abril, Jon. (2017-11-17). «"Neskatoak" dokumentala» Argia (Argia.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  8. «‘Isildutako eskuak’ liburua aurkeztu du Jon Abril Olaetxeak gaur Donostian» Berria 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  9. Agirre, Jon. (2022-09-14). «Erreparaziorako hamalau testigantza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  10. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  11. «Elhuyar hiztegiak. Kontsulta on-line» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  12. «Sarean 96. Irratsaioa. "Aditu.eus", Igor Leturia Elhuyar fundaziotik» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  13. «Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  14. Aztiria Urtaran, Josu; Aiestaran, Saroi Jauregi; Azkarate, Igor Leturia. (2020). «Elhuyarren "Aditu" hizketa-ezagutzailea, beste aurrerapauso bat euskararen garapen digitalean» SENEZ (51): 259–266. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  15. NAIZ. (2020-11-28). «Hiru euskal garatzailek euskarazko bozgorailu adimendunaren proiektua martxan ipini dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]